XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Marije Insausti izendatu dute Gipuzkoako EHNEko lehendakari

BALENTIN GABILONDOK utzi egin du Gipuzkoako EHNE baserritarren sindikatuko lehendakaritza, eta haren ordez Marije Insausti izendatu dute elkarteko buru. Hala erabaki zuten iragan igandean Gipuzkoako EHNEkoek egindako biltzarrean.

Arduradun berriak izendatzeaz gainera, aurtengo lan ildo nagusiak zehaztu zituzten EHNEko baserritarrek biltzarrean.

Hala, baserria gizartera irekitzeko bidetik aurrera egiteko apostuari eustea erabaki dute EHNEkoek. Horrezaz gainera, lurraren defentsan azpiegiturek baserritarrei eragiten dizkieten kalteak salatzen jarraituko dute, eta lurralde antolamenduko plangintzek nekazarien beharrak kontuan har ditzaten ere lan egingo dute Gipuzkoako EHNEko kideek.

Bestalde, Agenda 2000 arbuiatu egin dute baserritar sindikatukoek.